XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Benetan egiten dizut galdera.

Hainbeste dakizunez, jarraitu zuen, erantzuidazu.

Agure ilezuria zutitu egin zen, eta gero berriz eseri.

Ez nitaz arduratu, besterik ez, esan zuen.

Beste norbaitez arduratu.

Arduratu nahi baduzu, ardura zaitez Nick Kapitainaz eta neskaz.

Beste gela batean zeunden esan duenean: Ez naiz serioa, baina neskaz maiteminduta nago.

Horietxek izan dira haren hitz zehatzak.

Banekien nik horrelako zerbait gertatuko zela!, oihu egin zuen emakumeak.

Atzamarrak estutu eta eskuak lokietara eraman zituen.

Banekien nik horrelako zerbait esango zenidala!

Baina ez nago harrituta, ez.

Ez nago batere harrituta.

Leopardoak ez ditu pikardurak mutatzen.

Hori baino egia handiagorik ez da inoiz esan.

Ikusi behar diren gauzak...

Baina noiz esnatu behar duzu, ergeltzar horrek?

Erantzuidazu, esan zion emakumeak.

Zer zara, mugitzen hasteko begien artean makilakada behar duen mandoa bezalakoa, ala?

O Dio mio! Zergatik ez zoaz zeure burua ispiluan ikustera?, esan zuen emakumeak.

Eta ondo erreparatu, behin horretan jarrita.

Agurea aulkitik altxatu eta iturrira hurbildu zen.

Esku bat bizkarrera eraman, kanila jiratu eta makurtu egin zen edatera.

Gero zutitu eta eskugainaz kokotsa lehortu zuen.

Bi eskuak atzera eramanez itxarongelan gora eta behera hasi zen, pasiera egiten balego bezala.

Baina Dent andereñoak ikusten zuen haren begiek nola aztertzen zituzten zorua, aulki hutsak, hautsontziak.

Konturatu zen pospolo bila zebilela, eta berak ez edukitzea deitoratu zuen.

Emakumea gizonaren mugimenduak jarraitzeko jiratu zen.